Amiantoaren txostenaren balorazio positiboa egin du udalak
Eneko Goiak azpimarratu du Altzan azterketak egiten jarraituko dutela
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak egindako txostenaren inguruko balorazioa eskaini du Eneko Goia alkateak, Tokiko Gobernu Batzorde osteko prentsaurrekoan. Txostenaren arabera, amiantoak ez du Altzako heriotza tasa handitu 1999tik 2015era bitartean.
Datuak eta emaitzak era positiboan hartu ditu udalak, Goiak adierazi duenez. Horrela ere, azterketak egiten segitzeko asmoa dutela gaineratu du. Hain zuzen ere, udalak eskatu zion Jaurlaritzako Osasun sailari azterketa epidemiologikoa egiteko.
Erlazionatutako edukiaEusko Jaurlaritzak baztertu egin du amiantoak Altzan heriotza tasa handitu izana