Datorren ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak
2017-2018 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak. Ikastaroen matrikulazioa 2017ko irailaren 12tik 26ra bitartean egin beharko da, edozein kultur etxetan zein Donostia Kulturaren webgunean.
Azaldu du aurten guztira 621 ikastaro egin dituztela: “Aipatzekoa da 150tik gora ikastaro berri eskainiko direla, Donostia Kulturak bere eskaintza berritu eta hobetzeko helburuari helduz”. Jakinarazi dute hizkuntzari dagokionez, helduei zuzendutako ikastaro guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko direla, egile ikastaroa izan ezik: “Kasu horretan, egilearen hizkuntzaren araberakoak izango dira”. Haur eta gazte ikastaro guztiak, aldiz, euskaraz emango dira.
Ikastaroen eskaintza hemen kontsultatu daiteke.