Hainbat sortzailek eta erakundek emandako argazkiekin 'De San Sebastian de toda la vida' liburua kaleratu du.

Liburuaren azala.
De San Sebastian de toda la vida – 100 iconos donostiarras liburua argitaratu du
Pablo Muñoz kazetari donostiarrak (Donostia, 1972). Azken 80 urteetako eta egungo Donostiako irudiak bildu ditu. Hiriaren ikono bihurtu diren toki eta ohituretan barrena bidaia bat osatu du irudien bitartez.
Pintxoak eta Kontxako badia izan daitezke ikono ezagunenak baina Muñozek harago joan nahi izan du, eta “memoria kolektiboaren parte” diren ohitura eta osagai horiek erakutsi ditu: udan gabarroira joatea, San Sebastian egunean hunkitzea, Gipuzkoa plazako ahatak ikustera joatea, ‘Buleko erlojuan’ geratzea, karrakelak jatea kaian edo legatza koxkero erara prestatzea elkartean…
Bitxikeria batzuk ere bildu ditu: Aste Nagusiari buruzkoak, egunero egurdian entzuten den alarmaren ingurukoak, eguraldi euritsuari buruzkoak… eta baita objektu ezagun batzuen irudiak ere: Gurelesa esnearen botila zahar bat, Ku dantzalekurako gonbidapenak, bonobus zahar bat…
Hainbat erakundem argazkilari eta elkarteren laguntzari esker bildu ditu irudiak –400 inguru–. Kutxateka, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostiako Udala, Oscar Alonso, Dabid Argindar, Juan Alvarez…
Eta proiektua ez da hemen bukatu. Donostiarrek bilduma hau handitzeko aukera izango dute sare sozialen bidez, Facebookeko
De San Sebastian de toda la vida orrialdean.