Eguzkiteka zabalik dago
Kontxako liburutegi berria pasa den ostiralean inauguratu zuten
Kontxa hondartzako liburutegiak iragan ostiralean ireki zituen ateak. Eguzkiteka du izena, eta literaturaz gozatzeko hiriak duen gune berria da. Kontxa pasealekuan erlojuak dauden azpiko espazioan dago, La Rotonda diskoteka zenaren tokian.
Abuztuaren 31ra bitarte egongo da zabalik, astelehenetik igandera goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Eguraldi oso txarra iragartzen bada, liburutegia itxita egongo dela jakinaraziko dute. Bestalde, egunero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du.
Liburuak maileguan hondartzara eramateko aukera egongo da, bertan irakurtzen egoteko, eta liburutegia itxi baino lehen itzuli beharko dira.
Udalaren esanetan, Eguzkiteka irakurketarako espazio berrietara zabaltzearen liburutegi politikan aurreikusi behar da.