Euskararen erabilera sustatuko dute udalaren hainbat erakunde publikotan
Donostiako sei erakunde publikori 13.350 euro ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak, langileen artean euskararen erabilera sustatzeko programak garatzeko.
Hona hemen erakundeak, diru kopurua eta proiektuak:
- Donostiako Tranbia Konpainia. 2.500 euro moodle bidezko bi ikastaro, irizpideen jarraipenerako tresna, 130.urteurrena dela-eta, ipuina osatu eta antzerki emanaldiak busean egiteko.
- Polloe Hileta Zerbitzua. 1.500 euro hilerriko paperezko gida euskaraz prestatzeko.
- Donostia Kultura. 2.500 euro segidako proiektuak garatzeko: idazkeran segurtasuna lantzeko modulua; eutsi programa; eta trebakuntza pilulak.
- Donostiako Etxegintza. 2.350 euro segidako proiektuak garatzeko: trebakuntzarako hiru mintza-talde; Xerpa egitasmoa; eta Euskaldunekin bi soziolinguistika saio.
- Donostiako Sustapena. 2.500 euro segidako proiektuak garatzeko: gogoeta, kontrastea eta motibazioa; hiztegi teknikoa euskaraz; eta interneteko ikastaroa.
- Donostia Turismoa. 2.000 euro segidako proiektuak garatzeko: trebakuntza saioak; sentsibilizazio kanpainak; hiztegia; eta euskara turismoa erakartzeko faktore kanpaina.