Morlansko igogailuaren ingurua berriz urbanizatzeko proiektua onartu dute
Udalak apirilean esleitu zituen obrak eta maiatzean abiatu zituzten. Ekaina erdialdean, aldiz, Morlans eta Lugaritz arteko tunela itxi zuten, eta horrek erabiltzaile hainbaten haserrea sortu zuen.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Morlanseko igogailuaren ingurua berriz ere urbanizatzeko proiektua. Aurreikusitakoaren arabera, beheko geltokiko sarrera eta bidegorrian aldaketa batzuk egingo dituzte. Proiektuaren aurrekontua 668.870,35 eurokoa da eta lanak egiteko epea 6 hilabetekoa.