
Igande arratsaldean, hilaren 16an, Miramar jauregira joateko deia egin dute
Musika Parkean egitasmoaren antolatzaileek. Zuzeneko musika emanaldiak prestatu dituzte eta DJak ere ariko dira arratsalde eta gau partea girotzen, 19:00etatik aurrera. Ohi bezala, belarra zapaldu eta berdeguneaz gozatzeko plana proposatu dute.
Sara Mansilla eta John Berkhout ariko dira zuzenean.
Mato eta Nordika DJek ere parte hartuko dute.