'Operacion Concha' irailaren 29an estreinatuko dute
Neguan filmatu zuten Operacion Concha filma Donostian. Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan girotutako komediako protagonistak Karra Elejalde eta Jordi Molla aktoreak dira. Unax Ugalde, Ramon Agirre eta Barbara Goenaga aktore euskaldunak ere agertzen dira.
Istorio hau kontatzen du filmak: porrot egin du produkzio etxe batek, eta Donostia Zinemaldia baliatu nahiko du inbertitzaile aberats bati iruzur egiteko. Horretarako, Ray Silvela kubatarraz baliatuko da. Irailaren 29an estreinatuko dute zinema areto komertzialetan.