Zubietako bizilagunek erraustegia gelditzeko eskatu diote Eneko Goiari
Zubietan bi urtez behin egiten den lekuko alkatetza eskuz aldatzeko ekitaldian, bizilagunek erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko banderolekin eskatu diote Eneko Goia hiriko alkateari erraustegiaren obrak gelditzeko. Gogorarazi dute duela bi urte ere protesta berberarekin egin zutela lekuko aldaketa.
Noaua aldizkariaren bideoa: