19 urteko kartzela zigorra ezarri diote semea hiltzeaz akusatuako gizonari
Duela sei urte eta erdi agertu zen 13 urteko mutikoa hilda, 2011ko abenduaren 1ean, Antigua auzoko etxe batean. Epaiketa, berriz, joan den ekainean egin zen, eta herri epaimahaiak errudun jo zuen gizona aho batez. Haien arabera, emazte ohiari min egiteko hil zuen gizonak gaztea. Orain epailearen erabakia heldu da. Hark 19 urteko espetxe zigorra ezarri dio 44 urteko gizonezkoari, eta 314.000 euroko kalte ordainak ere ezarri dizkio.
Gipuzkoako Auzitegiak 21 urtez debekatu dio emazte ohiarengana eta hiru seme-alabengana hurbiltzea eta haiekin harremanetan jartzea.
Epaiketan zehar defentsak absoluzioa eskatu zuen akusatuarentzat, argudiatuz istripua izan zela gertatutakoa. Ordea, epaimahaiak akusazioaren argudioak eman zituen ontzat