Uztailaren 1ean ireki zute. (Argazkia: El Diario Vasco)
Enrique Ramos hirigintza zinegotziak Groseko Trinkete jatetxea itxi zuen ostiralean bi larrialdi irteeretako bat falta zelako.Uztailak 1ean ireki berri zuten jatetxe.
Azaldu dute ekainean jaso zituztela bizilagunen kexak, eta EH Bilduk plenora ere eraman zuela gaineratu dute. Izan ere, larrialdi irteeretako bat bizilagunen gune komunetatik pasatzen da eta gune hori oztopatuta dago. Hasiera batean udalaren azterketa guztiak gainditu bazituen ere, udaltzaingoak larrialdi irteera bat oztopatuta zegoela ohartarazi zien suhiltzaileei. Azaldu dute Trinkete jatetxea berriro irekitzeko akordio batera iritsi beharko direla bizilagunak eta jatetxeko jabeak, bestela, itxita geratuko da.