Guardetxeak jakitera eman duenez, Donostiako gune autogestionatuen laugarren topaketa egingo dute bihar, 17:00etan. Gune horien arteko sarea josten segitzea du helburu. Bertan izango dira, besteak beste, Letaman gaztetxea, Firestone Lantegi Berreskuratua, Uliako Lore Baratzak eta Txantxarreka.