Hirugarrena izan da Donostiarra Gipuzkoako Traineru Txapelketan
Gipuzkoako Traineru Txapelketan brontzezko domina lortu dute Donostiarrako gizonek, Getarian. Orio izan da txapelduna eta Hondarribia bigarren, biak ere TKE mailan dabiltzan taldeak. Igor Makazagaren taldeak lehen aldiz lortu du domina txapelketan.
Emakumeetan, Arraun Lagunaken Lugañene ontzia eta Donostiarraren Torrekua ontzia bosgarren eta seigarren postuan geratu dira. San Juanek eraman du bandera, eta Hibaika bi segundora bakarrik geratu da.
Fortunako beteranoak bigarren lekuan geratu dira, Zumaiaren atzetik.
Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Euskadiko Txapelketan ariko dira Donostiarrako gizonak, Arraun Lagunak eta Fortuna.