Pancha Rodriguezek hitzaldia eskainiko du gaur Uliako parkean
La Via Campesinaren VII. Kongresua egingo dute uztailaren 16tik 24ra. Bada, hori dela eta, Francisca Pancha Rodriguez nekazari buruzagi txiletarra izango da Donostian datozen egunotan.
Elikadura burujabetza eta agroekologia mundu mailako mugimenduak dira. Hurreneko eta bertako esperientziak desberdinak izan arren asko dago elkarbanatu eta ikasteko. Zehazki, nekazari eta herritar talde desberdinak elkartuko dira, elikadura burujabetza gurean nola lantzen dugun kontatzeko eta bide berriak miatzeko.
Horretarako, eta Pancharen bisita aprobetxatuz, solasaldia antolatu dute Uliako parkean (sarrera J. Elosegi alkatearen hiribideko 52. zenbakitik), bertako hainbat eragilerekin batera. Gaur izango da, asteazkena, 18:00etan.