Irailaren 3an egingo dute mobilizazioa. (Argazkia: @Atxurraa)
Astelehenean Zaintza Epaitegi Zentralak ukatu zion 3. gradua Sara Majarenas Intxaurrondoko presoari. Gaur, zigorra Donostian betetzeko aukera eskatzen zuen helegitea ukatu diotela salatu du Izarrekin plataformak.
Izarrekin plataformak Majarenasen alaba Euskal Herrira gerturatzeko eskatu du, besteak beste, alabak ikasturtea Intxaurrondon has dezan. Izan ere, salatu dute Majarenasen alabak inguru “egonkor eta seguru bat” behar duela: “Ezinbestekoa da haurrarentzat hain ezegonkorra eta arrotza den egoera hori bukatzea”. Arrazoien artean adierazi dituzte, besteak beste, Izarren lagunak hemen daudela eta euskara duela ama hizkuntza.Bestalde, azaldu dute egun Majarenasen alaba joaten den haur eskola itxita egongo dela abuztuan, eta, haurrak 42 egunez egunean 21 ordu pisu barruan egon beharko duela. Hori dela eta, manifestazioa egingo dute irailaren 3an, 13:30etan
Izar Sararekin ikastolara lemapean