SummerLab lantegi kooperatiboa abiatu dute
Tabakaleran eta Uliako Lore Baratzetan egingo dituzte jarduerak, igandera bitarte
Teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta ikaskuntza bezalako gaien inguruan aritzeko lantegi kooperatiboa da SummerLab’17. Aurtengo edizioari gaur eman diote hasiera, eta igandera bitarte herri ekimena eta teknologia sozialak izango dituzte aztergai.
Jarduerak Tabakalerako Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore Baratzetan egingo dituzte. Bertan izango dira maker-ak, ikerlariak, sortzailea eta interesa agertzen duten hiritarrak.
Lau egunetako egitaraua Tabakaleraren webgunean kontsultatu daiteke.