Antxeta elkartea omendu dute Groseko jaien hasieran
Jaiak eztanda egin du Grosen. Txupinazoaren danbatekoarekin batera lehertu da festa haur, gazte eta helduentzat. Arratsaldean zehar hainbat haur bildu dira Kiki, Koko eta Moko pailazoekin batera kantuan eta dantzan aritzera. Ondoren, erraldoi eta buruhandien laguntzaz iritsi dira Zipotz eta Legami Txofre plazara.
Aurten, Antxeta elkartea omendu du jai batzordeak bere 50. urteurrenean. Gogorarazi dute datorren astebururako Sagueseko jaiak antolatu dituela Antxetak.
Hemen ikusi dezakezue datozen egunetako egitaraua.
Erlazionatutako edukiaIndartsu datoz aurtengo Groseko Zipotz jaiak