Ainhoa Egiazabal, Amaia Sexmilo eta Ainhara Plazaola. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
San Juan, Hibaika eta Oriorekin batera ariko da Arraun Lagunak Euskotren ligan. Iragan larunbat eta igandean laugarren tokian geratu ondoren, maila gorenean aritzeko aukera izango dute. Aurrera begira, Euskotren liga izango da Arraun Lagunak taldearen lehentasuna. Halere, Gipuzkoako ligan onena ematen ahaleginduko dira.
Bi txapelketetan, laugarren izatetik hirugarren izatera iritsi nahi dute aurretik dituzten estropadetan. Hain zuzen ere, sei jardunaldi dituzte aurretik Euskotren ligan. Hurrengo estropada uztailaren 22an izango dute Santanderren.
Arraunlarien iritzia jaso nahi izan du IRUTXULOKO HITZAk, eta biharko astekarian irakurri ahal izango da Ainhoa Egiazabal, Amaia Sexmilo eta Ainhara Plazaolarekin izandako solasaldia.