GuraSOSek helegitea galdu du GHKren kontra
Donostiako auzitegiaren 3. salak ez du ontzat eman du GuraSOSek GHKren kontra ezarritako helegitea Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera. Bertan, 2016ko uztailean erraustegiaren lizitazioa abian jartzeko erabakia bertan behera uztea eskatzen zuen.
GuraSOSek auzitara jo zuen erraustegiaren erabakian herritarren parte hartzea bermatu ez zelako, epaileak erantzun dio horrelako eskubiderik ezin dela argudiatu GHK bezalako partzuergo batekiko, izatekotan erreklamazioa Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman behar zuela. Oraindik, GuraSOSek ez du ezer esan.