Bulebarrean pasa dute gaua (Argazkia: @gazteakKalean)
Tolosaldeko gazte auzipetuei babesa adierazteko manifestazioa egin zuten atzo
Bulebarretik hasita. Gazteak Kalean dinamikak antolatu zuen protesta eta manifestazioaren ondoren kanpaldia egingo zuten. Goizean, epaitegira joan dira hiru auzipetuei babesa adierazteko.
Tolosako gazte mugimenduak jasandako “errepresioa” salatu eta egoera horri aurre egiteko sortu zuten
Gazteak Kalean dinamika. 2015etik hona zenbait gaztek jasotako espetxe zigor eskaera eta isunak salatzeko lanean ari dira.