Arrantzaleei egindako omenaldia, aurreko urte batean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Duela hamarkada bat baino gehiago galdutako tradizioa berreskuratzeko asmoz, Karmengo Amaren irudia badian barrena ibiliko dute, igandean, 10:30ean. Aquarium ondoko sotoetatik aterako dute Karmengo Amaren irudia, arraunlari eta batelarien bizkar gainean.
Ciudad de San Sebastian ontzian sartuko dira, eta lore eskaintza egingo diete badian, itsasoan hildako marinelei. Antolatzaileek gonbita egin diete donostiar guztiei parte hartzeko .
Kaiko emakumeak ere oroituko dituzte
Igandean ez da hori izango egingo da goian aipatutakoa egingo duten omenaldi bakarra. Izan ere, urtero, arrantzaleei harrera eskaintzen die udalak, eta, ondoren, Kaiko San Pedro elizan, meza izaten dute. Elizkizunetik ateratzean, 13:00ak aldean, Kresala dantza taldeak aurreskua dantzatzen die, baina, Facebook bidez aipatu dute, emakumeak ere gogoan izango dituztela: “Arrantzaleen bikotekide, emazte eta alabak omendu nahi ditugu. Alegia, kresal usaineko emakumeak”.