Aldaketa klimatikoa, gizarte kohesioa eta etorkizuneko ekonomiak, erronka gisa
Hiriko Plan Estrategikoaren dokumentua onartu du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak. Egokitu egin dute aurreko dokumentua, eta erronka gisa jarri dituzte aldaketa-klimatikoa, gizarte-kohesioa eta ekonomi eredu berria. Horrela, Donostia 2020 Estrategia osatu dute.
Txostena aurkeztu dute gaur Eneko Goia alkateak, Gizarte Pedro Miguel Etxenike Kontseiluko presidenteak, eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak. Hiriaren premiazko erronkak lortzen lagunduko duten jarduera eremu jakin batzuk sustatu nahi dituzte. Horrela, Eneko Goiak azaldu duenez, hurrengo urratsa, udara ostean, ekintza plan bat gauzatzea izango da. Ondoren, 2018 hasieran, Donostia 2030 Plan Estratejikoa lantzeko prozesua abian jarrriko dute.
Hiriaren irakurketa
Hiriko errealitatearen hausnarketa sakona egin dute, eta zenbait datu esanguratsu azpimarratu dituzte:
- Formakuntza maila altua, 30 eta 34 urte bitarteko Donostiako biztanleen ia %61ak goi-mailako ikasketak ditu.
- Hiriko BPGaren %2,71 I+G inbertsioetara doa.
- Donostiako etxeen errenta euskal hiriburuen artean handiena da. Auzo aberatsenaren eta txikienekoaren arteko ezberdintasuna 2,5ekoa da.
- Donostiako biztanleria zahartuz doa pixkanaka, jaiotzen kopurua pixkanaka txikitzearen eta Donostiako biztanleen bizi-itxaropena handitzearen ondorioz.
- Orokorrean, Donostiako gizartea da anitza, solidarioa eta partehartzailea, kultura eta ingurumena ezagutzaren inguruko jakin-nahia duena, kultur eta kirol kezkak dituena…