Bainulariak, surflariak, sorosleak... Zurriola hondartzan posible al da elkarbizitza?
Zurriola hondartza. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urtez urte gora egiten du bisitarien kopuruak; udan, are gehiago. Donostiako hondartzak jendez betetzen dira, baina horietan bereziena da Zurriola. Izan ere, bertan, bainulariak ez ezik, surflariak, surf eskolak eta sorosleak elkartzen dira.
Elkarbizitza hobetzeko saiakerak egin izan diren arren, oraindik talkak nabariak dira.
Gertatzen denaren berri emateko,
surflari batzuekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk: Jon Mikel Zubeldia (Groseko Indarra Surf Eskolako lehendakaria), Regina Jaca, Sancho Rodriguez, Noa Iturripea, Marta Huercanos eta Jose Ramon Martinez de Nanclares. Guztiek
pentsatzen dute Zurriola hondartza masifikatua dagoela. “Asko aldatu da dena, batez ere, surfaren komertzializazioaren ondorioz. Niretzako pasio bat da, egunerokotik deskonektatzeko modu bat, baina, azkenaldian, xarma hori galdu da guztiz. Naturarekin zerikusia duen jarduera bat izatetik borroka arriskutsu batean bilakatu da”.
Erreportaje osoa bihar egongo da irakurgai, astekariaren atalean.