Orion bat egingo dute emakume eta gizonen estropadek
Gipuzkoako Traineru Txapelketan brontzezko domina lortu ostean.
Emakumeekin elkartuko dira KAE-1 ligako partaideak; izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligak aurrera jarraituko du, Orion bertan (larunbata, 19:00). Igandean ere jardunaldia izango dute emakumeek, Castron (igandea, 12:00). Arraun Lagunak eta Donostiarra ariko dira, ligako beste zortzi taldeekin batera.
Gizonezkoen KAE-2 ligan, Sestaon izango da jardunaldia, larunbatean, 17:00etan. Bertan jardungo da Donostiarraren B taldea.
Berriro ere KAE-1 ligako beste bandera baten bila irtengo dira Donostiarrako gizonezkoak, Orion (larunbata, 19:30). Erlojupeko lehia izango da, eta partaideak bi multzotan banatuko dituzte. Bantxa ontzia bigarren multzoan ariko da, Zarautz, Deustu, Zumaia, Lekittarra eta Santurtzirekin batera. Horrela, jardunaldi bakarra izango dute asteburuan,