Glad is the day jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute abuztuaren 6an
Le Bukowski eta Dabadaba aretoek sustaturiko Glad is the day jaialdiak bere hirugarren edizioa izango du. Abuztuaren 6an egun osoan zehar egingo da Cristina Enea parkean. Donostia Kulturak bere gain hartu du jaialdia, Europako Kultura Hiriburutzaren legatuaren barruan.
Uztaileko azken astean emango da ezagutzera programazioa eta sarrera doakoa izango da. Oholtza nagusitik hamar talde pasako dira, gaur egun ari dinenen artean sona handikoak batzuk. Abuztuaren 6an, 12:00etatik aurrera, Castillito Stage, DJen zonaldea, zabalduko da, gauera arte etenik izango ez duena.
Kontzertuez gain, jarduera mota asko izango dira: haur jarduerak, azoka txiki bat, janari eta edari postuak…