Lidertzan jarraitzen du Donostiarrak
KAE-1, sailkapena). Harrera izan zuten, gainera, taldekideek, atzo arratsaldean, udalaren aldetik. Izan ere, joan den asteburuan Allozen lortutako banderaren ospakizunik egin gabe geratu ziren.
Gipuzkoako Traineru Ligak ere Orion izan zuen jardunaldia, larunbatean; eta, igandean, Castron. Bai Arraun Lagunaki eta bai Donostiarrari hobe joan zitzaien igandeko jardunaldian. Momentu honetan, sailkapen nagusiko laugarren eta zazpigarren postuan daude Donostiako bi traineruak, hurrenez hurren.
Donostiarraren gizonezkoen bigarren ontzia, bandera bat eskuratzeko zorian egon zen larunbatean, Hibaikarengandik 5 segundora geratuta. Laugarren postuan dago Donostiarra B, sailkapen orokorrean.
Estropada bakarra izan du Donostiarrak asteburuan, KAE-1 ligan. Orion lehiatu ziren Igor Makazagarenak, larunbat arratsaldean, eta bigarren postuan geratu ziren, Santurtzi txapeldunetik 10 segundora. Edonola, lidertzan jarraitzen dute Donostiarrakoek, 82 punturekin (