Turismo orekatuaren aldeko plana aurkeztu du Donostiako Udalak
Hurrengo lau urteetarako helburuak eta proposamenak jasotzen ditu
Hurrengo lau urteetarako Donostiako Turismo Zuzendaritza Plan berria onartu du gaur Donostia Turismo & Convention Bureau sozietateak. Ernesto Gasco Turismo zinegotziak eta Manu Narvaez sozietateko zuzendari kudeatzaileak eskaini dituzte planaren xehetasunak. Gascok azaldu duenez, turismo orekatuaren, iraunkorraren eta kalitatezkoaren alde egingo du Donostiak. Turismo Plan berriak gobernantza eredu berriaren eta Donostiako marka turistikoaren kudeaketa onaren alde egingo duela esan du Gascok. Era berean, Turismo Planak hiriaren kalitatezko hiri-turismoraentzat bideratzen duela gaineratu du. Planean neurri eta jarduera batzuk zehaztu dituzte turismoa modu arrazionalean eta iraunkorrean sustatzeko. Proposamen horien artean daude, tasa turistikoa sortzea eta pisu turistikoak erregulatzeko ordenantza berezitua. Gascoren arabera, tasa turistikoaren inguruko adostasuna zabala da alderdien artean eta eremu pribatuan. Bestalde, aurreko planak bezala, berriak ere deskontzentrazio eta desestazionalizazioaren alde egiten du. Espazioen saturazioa saihestea du helburu, bisitari-fluxua beste zonaldeetara erakarriz. Sentsibilizazio kanpaina Gasco kritiko agertu da haren ustez turismoaren kontrako kanpaina egiten ari diren alderdi eta albisteekin. Hori dela eta, sentsabilizazio kanpaina bat abian jartzeko asmoa dute. Era berean, azpimarratu du datuen arabera Donostiako turismoaren egoera orekatua dela. “Turismoaren igoera txikiagoa izan da azken urteetan. 2017ko maiatzeko datuen arabera, turismo kopuruak behera egin du %2”, adierazi du Gascok.