Amara Berriko jaietako eraso sexistak salatu zituzten, iaz. (Argazkia: Lide Ferreira)
Amara Berriko Super Xagu jai batzordeak antolatuta eraso sexisten aurkako ikastaroa egingo dute asteazkenean. Antolatzaileek azaldu dute hainbat helburu dituztela ikastaro honekin: “Eraso sexisten identifikazio eta definizio batera gerturatzea; jai batzorde gisa nahiz norbanako gisa honen aurrean zer egin nahi dugun erabakitzea; eta aurreko urteko gertakarietan ere begirada jartzea”.
Ikastaroa asteazkenean izango da 18:30ean hasi eta 20:00etara. Azaldu dute, modu batera edo bestera festaren parte diren guzti horiei zuzendua dagoela.