Musika Parkean arrakastatsua egin dute Miramar jauregian
Eguraldi eguzkitsua lagun, Musika Parkean arrakastatsua egin dute. Ehunka lagun elkartu dira Miramar jauregian. Piknika hartu eta parkeko belar berdearen gainean eseri zen jende andana igande arratsaldean. Zuzeneko musika lasai eta gozoaz disfrutatu zuten Sara Mansilla eta John Berkhoutekin. Sara Mansilla musikari donostiarrak bere abesti propioak interpretatu zituen, baita bi bertsio ezagun ere. Bata, Berri txarrak taldearen Min hau –bideoan–; bestea, Radiohead taldearen Creep.