Haurrek ere Jazzaldiaz gozatzeko
Haur eta gurasoentzako jarduera bereziak prestatu dituzte Txikijazz programaren barruan. Jada bost urte bete ditu egitarau honek.
Berritasun nagusia da Txikijazz Big Banda sortu dutela. Formazioa eta parte hartzea bultzatzeko, proiektu hau bultzatzen hasi ziren iaz. 10-14 urteko musikariek lezio ederra eman zuten. Aurten kide gehiago izango dira -50 musikari- eta abesti gehiago joko dituzte. Uztailaren 23an emango dute kontzertua, 12:30ean, Zurriola terrazan.
Ohi bezala, tailerrak ere prestatu dituzte. Irekiak, doakoak eta familia guztiarentzalo dira. Kursaaleko terrazetan egingo dituzte 11.30etik 14:00etara. Uztailaren 22tik 24ra.