Porrontxo jaietako kartela aukeratu dute
Egiako jaietan azken urteotan nabaritu duten beherakadari konponbidea emateko prozesua izan da. Porrontxo jaiak nola antolatu nahi dituzten erabaki dute denen artean. Laster azalduko dituzte prozesu honetatik atera dituzten ondorioak.
Egian irailean ospatuko dituzte Porrontxo jaiak, irailaren 14tik 17ra. Oraindik ez da euren txanda iritsi. Sagues, Zubieta, Loiola eta Amarako jaiak geratzen dira. Halere, jada aukeratu dute 2017ko Porrontxo jaiak iragarriko dituen kartela. Joan den astean hautatu zuten, koadrilen batzarrean. Egiako Txomin Campo marrazkilaria da egilea.
Egiako Porrontxo jaientzat urte berezia izan da aurtengoa. Jaiei bultzada emateko eta jaien inguruko hausnarketa prozesua abian jartzeko Rinoplastia operazioa hasi zuten.