Turismorik gabeko eguna egingo dute ostegunean
Turismorik gabeko eguna egingo dute ostegunean.”Turismoaz nazkatuta? alokairuak, kale beteak, ingelesa hizkuntza nagusi, zooko tximinoei bezain beste argazki egiten dizkizute? Haserre guzti hau antolatzera goaz, zurekin batera”, azaldu dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldutako mezuan.
Turismoaren eraginak Donostian izeneko solasaldia egingo dute 17:00etan Konstituzio plazan. Ondoren, 19:00etan Visit zure auzoa tour gidatua. Gaurean, berriz, 21:00etatik 02:00etara Tipical party Gurdetxean; Nogen + Beñaranks+ Magnolia DJ.