21 egunez euskaraz bizi nahi dute Altzan
Altza Hadi egitasmoa egingo dute azaroan Altzan. 21 egunez euskaraz bizitzeko erronka jarri diote euren buruei. Egian egin zuten lehenengo, eta hortik aurrera hainbat auzo eta herrietara zabaldu da dinamika.
Azaroaren 10ean egingo dute hasiera jaia eta abenduaren 2an emango diote bukaera ofizialki. Egitasmoa hiru asteko txandatan banatu dute. Txandetan parte hartuko dutenak ahobiziak izango dira eta horiek astebetez auzoan euskara hutsean bizitzeko konpromisoa hartu dute. Bestalde, belarriprestak egongo dira; horiek hiru astetan euskaraz hitz egiteko erraztasunak emateko konpromisoa hartuko dute.
Informazio guztia hemen.