Astelehenean hasiko dira Zubietako Santio Jaiak
Festek Santio eguneko bezperatik San Inazio egunerarte iraungo dute
Zubietarrek datorren astelehenetikan aurrera asetuko dute euren festa egarria astebukaeraren bueltan helduko diren Santio Jaiekin. 18.00etan goitik behera mozorroturik botako duten txupinazoak San Inazio egurerarte iraungo duen egitarauari emango dio hasiera.
Zubietako Jai Batzordetik “herritarrak batzeko eta pertsona guztiak gustura egoteko” programa bat antolatu dute. Festak, musika, afari eta jokuetaz gain, Zubietako erraustegiaren aurkako aldarriak ere jasoko ditu gainera.
Uztailak 24, astelehena: Mozorro eguna
- 18:00 jaien hasiera, txupinazoa eta Zubietarron IV. Argazki herrikoi erraldoiarekin, txalaparta doinuez alaituta: “Etorri mozorrotuta, eta gure kantu eztarriak freskatzeko edabe majikoa”.
- Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
- 21:00 herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
- 00:00 Egan taldearen eskutik dantzaldia.
- 02:00 Joxe Replay taldearen emanaldia.
- 09:00 esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:30 Meza Nagusia.
- Ondoren hamaiketakoa eta soka dantza.
- 18:00 emakumeen pala partida, Errebote Plazan: Perurena – Arrillaga eta San Sebastian – Erasun.
- Jarraian, buruhandiak.
- 19:00 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.
- 06:00 oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
- 14:30 oilasko biltzaileen iritsiera.
- 10:00 jolasen hasiera.
- 13:30 umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta postrea eta sorpresa antolatzaileen esku.
- 16:00 twistter erraldoia.
- 17:00 txokolatada eta buruhandiak.
- 18:30 apar festa.
- 19:30 sardin eta piper jatea.
- 22:00 bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 09:30 meza.
- 12:00 sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan.
- 14:00 jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
- 14:00 paella prestaketaren hasiera. Arroza, olioa, gatza eta suak Jai Batzordearen kontu. Gainerakoaz kuadrila bakoitza arduratu behar du.
- 15:00 paella jatea.
- 18:00 Burrunba Elektrotxaranga.
- 23:30 Zaparra taldearen kontzertua.
- Ondoren, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
- 16:00 mus txapelketa (15:30ean izen ematea).
- 16:30 gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
- 17:30 toka txapelketa.
- 00:00 kontzertuak: Odolaren Mintzoa eta Gozategi. DJ Arosekin goizaldera arte luzatuko da gaua.
- 09:00 zikiro prestaketaren hasiera.
- 10:30 meza.
- 11:30 zubietarren arteko errebote partida (jokoaren azalpenekin).
- 14:00 zikiro jatea.
- 18:00 herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
- 19:00 emakumezkoen erakustaldia Herri Kiroletan: Aizkolariak: Astondoa (Zeanuri) eta Etxaburua (Zizurkil). Harri-jasotzailea: Etxeberria (Orio).
- Ondoren, buruhandiak.
- 00:00 herriko jaien amaiera traka eta suziriekin: “Erraustegiaren aurka egiten gabiltzan borroka gogoan izanez”.
- Amaitzeko, Musika txosnan.