Broken Brothers Brass Band-ek jazz musikaz beteko ditu kaleak
Broken Brothers Brass Band marching band euskaldunak jazz musikaz beteko ditu Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleak. Donostiako Jazzaldian kalera aterako du musika Iruñean sortutako taldeak. Jaialdiak maiz gonbidatu izan ditu, eta jada ezagunak dira Jazzaldian. Uztailaren 22tik 25era irteerak egingo dituzte arratsaldero: 17:00etan, 18:45ean eta 21:15ean. Alderdi Ederren hasi, Bulebarretik pasa, Parte Zaharra zeharkatu eta berriz Alderdi Ederrera itzuliko dira.