dFERIA 2018ren kartel lehiaketarako deialdia ireki dute
Jaialdia martxoaren 5etik 8ra ospatuko da. Kartel proposamenak irailaren 15erarte onartuko dira.
1- Partikularrek zein enpresek har dezakete parte.
2- Nahi adina zirriborro aurkeztu ahal izango dira. Lanek argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute, edozein modalitate artistikotan eginak, argazkiak, marrazkiak eta abar.
3- Irudi irabazleari 1.000 € (zergak barne) emango zaizkio.
4- Zirriborroak euskarri informatikoan (JPG formatuan, 72 ppp bereizmenarekin eta 62 x 88 cm
proportzioarekin) aurkeztuko dira.
5- Zirriborroak aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 15a, 14:00etan.
6- “Donostiako Udalean eta haren menpeko erakundeetan gizonak eta emakumeak berdinak izateko
zeharreko ekintzak ezartzeko jarraibideetako” 1.2. atalaren arabera, erabilitako irudiek generoen
ordezkaritza orekaturako joera izan beharko dute, rol eta estereotipo tradizionalak bultzatu gabe, eta
sexu, arraza, adin, kultura edo sexu aukeraketari lotutako diferentzien tratamendu gutxiesgarria
ekidinez.
7- Hurrengo edizioko kartelaren gaia “Tabu”a da, honako galderei erantzuna eman nahian:
Gaurko gizartean tabu asko erortzen joan dira, baina, dena den, politikoki zuzen jokatzeko egungo kultura honek ez al ditu beste tabu batzuk ezarri? Non hasten da tabuaren tirania eta non bukatzen da adierazpen-askatasuna? Tabu bat hausteko, tabuaz hitz egin behar da?
8- Elebiduna (euskara /gaztelania)
9- Proposamenak dFERIAko webgunearen bitartez bidaliko dira: www.dferia.eus
Kartel irabazlea 2017ko udazkenean emango da ezagutzera.
Egilearekin adostu ondoren, aukeratu ez dituzten zirriborroak Donostia Kulturaren beste programazioedo ekitaldiren baterako erabili ahal izango dira.
10- Karteletan honako hau idatzi beharko da:
dFERIA 2018
“Tabu / Tabú”
Martxoa 5-8Marzo(*)
Donostia / San Sebastián
(Donostia Kulturaren eta Udalaren logoak eduki beharko ditu**)
11- Donostia Kulturak egokia iruditzen zaion erabilera emango dio aukeratutako irudiari, eta berari
lotuta dagoen ekitaldiak nahi duen formatu eta euskarritan erreproduzitu eta erabili ahal izango du.