Erromesak, aterpetxe gisa atondu duten Claert eskolara sartzen.
Hirian ez dago erromesentzat urte osoan irekia dagoen aterpetxerik; neguan, Ondarretako Sirenan jasotzen dituzte, eta, uztaila eta abuzturako, Groseko Claret eskola atontzen dute iaztik. Egunero igarotzen dira 50-60 erromes inguru, Donejakue Bideko Kostaldeko Bidea egiten ari direla eta. Bidaiariei harrera egiten diete lau ospitalerok, Claret eskolan, eta munduko txoko askotako jendea ezagutzeko parada izaten dute.
Aterpetxean egon zen IRUTXULOKO HITZA asteartean, eta bertan bizitakoarekin erreportajea eskainiko du, ostiraleko astekarian.