Jazzaldiak musikari donostiarren parte hartzea izango du
52. edizioa Ikuskizun batekin hasiko da, gaur gauean
Stefan Winter artistaren Poem of a Cell: Triptych of Love and Ecstasy ikuskizunak emango dio gaur hasiera 52. Donostiako Jazzaldiari. Hondartzako Agertoki Berdean eskainiko dute 22:30ean. Bihartik asteartera bitarte, berriz, musikari asko igaroko dira Jazzaldiaren agertoki desberdinetatik. Horietako hainbat, jazzaren munduko musikari esanguratsuak dira. Belaunaldi zaharrekoak, zein berrikoak. Hala nola, Wayne Shorter, Herbie Hancock, Kamasi Washington eta Macy Gray.
Donostiako musikariek ere lekua izango dute Jazzaldiaren guneetan. Elena Setien, Mikel Azpiroz, Iñaki Salvador Quartet, Sky Beats, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ghost Number & His Typsy Gypsies, Luma, Sara Mansilla eta Iñigo Serrulla ere egitarauan daude.
Bakoitzaren emanaldien inguruko informazioa irakurri ahal izango da IRUTXULOKO HITZAren biharko astekarian.
Bitartean, hemen duzue, Jazzaldiaren lehen eguneko egitaraua iragartzen duen bideoa.
https://www.youtube.com/watch?v=f7jMRzbLkPU