Louise Dahl-Wolfe-ren argazki erakusketa bat egongo da ikusgai San Telmo Museoan
100 argazki baino gehiagoko erakusketa urriak 1erarte egongo da ikusgai
Louise Dahl-Wolfe argazkilari estatubatuarraren argazkiak jasotzen dituen bilduma bat aurkeztu dute aste honetan San Telmo Museoan. Dahl-Wolfe XX. mendeko 30eko hamarkadako argazkilari garrantzitsuenetariko bat izan zen, Harper’s Bazaar moda aldizkariarentzako lan egiteagatik ezaguna. Moda argazkilaritzaz gain erretratuak ere landu zituen.
“Louise Dahl-Wolfe. Estilo propioarekin” du izena erakusketak, eta estatubatuarraren 100 argazki baino gehiago jasotzen ditu. Bilduma urriaren 1etarte egongo da ikusgai Museoko Laborategian, doako sarrerarekin.