Monpasko pasabidearen proiektua irudikatzen duen muntaia. (Argazkia: FRL Arquitectos)
Aurrera eramango du udal gobernuak Monpasko pasabidearen proiektua. EAJk eta PSE-EEk Espainiako Gobernuari eskatu diote 2018ko Aurrekontu Orokorretan proiektua egiteko dirua aurreikustea. Popularrek babesa adierazi diote proposamenari. Aldiz, EH Bildu eta Irabazi Donostiaren udal taldeak kontra agertu dira.
Ernesto Gasco alkateorde sozialistak proiektuaren garrantzia azpimarratu du, eta Eneko Goia alkateak esan du udal gobernuaren legegintzaldi programak Monpasko azpiegitura aurreikusten dela. EH Bildu eta Irabazi Donostia oso kritiko agertu dira proposamenarekin, proiektuak ingurumen baldintzak betetzen ez dituelako, eta hiriarentzako lehentasuna ez delako.
Oporren aurreko azken udalbatzarrean jorraturiko gai esanguratsuen kronika irakurri ahal izango da bihar, IRUTXULOKO HITZAn.