The Pretenders-ek Jazzaldiko Agertoki Berdea inauguratuko du bihar
Rock taldeak iaz argitaratu zuen "Alone", bere azken albuma
The Pretenders rock talde ingelesak eskeiniko du aurtengo 52. Heineken Jazzaldiariaren Agertoki Berdeko lehen emanaldia. Bihar 21:00etatik aurrera Zurriolako hondartzara hurbilduko direnek Crissie Hynde eta bere bandaren musikaz gozatu ahal izango dute jazz jaialdiaren beste gau majiko batean.
Zortzi urtez banandurik egon ostean, Chrissie Hynde (ahotsa eta kitarra), James Walbourne (kitarra), Nick Wilkinson (baxua), Carwyn Ellis (teklatua) eta Martin Chambersek (batería) osatzen duten taldeak Alone izeneko diska berria argitaratu zuen iaz. Taldeak sorturiko azken lan honen abestiak entzun ahal izango dira bihar itsasertzeko eszenatokian, “I’ll stand by you” bezalako tema klasikoekin batera.
Donostiako Udalak, bere aldetik, biharko kontzertua dela eta DBUS-ek gauean auzo guztietara iritsiko diren autobus zerbitzu bereziak eskainiko dituela jakinarazi du.