‘Lugañene’ ontzia, Euskotren Ligarako sailkatze estropadan, Donostian. (Argazkia: Liga Euskotren)
Asteburuan hasiko du Arraun Lagunakek ibilbidea emakumeen arraunaren gorengo mailan. Hain zuzen, sailkatzeko lehen bi jardunaldiak jokatu ostean,
Euskotren ligako hurrengo bi jardunaldiak izango dituzte jokoan, Santanderren (larunbatean, 18:00etan) eta Pasaian (igandean, 12:00etan).
KAE-1 ligan, zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak jokatuko dituzte Donostiarrako gizonezkoek, biak Pedreñan. Larunbatean, 15:45ean hasiko dituzte estropadak; igandean, berriz, 16:45ean.
Donostiarrako emakumeek, euren aldetik,
Gipuzkoako Traineru Ligan jarraituko dute. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Donostiarrarekin batera, Hernani, Deustu eta Lea Artibai arituko dira, larunbatean, 18:30ean. Hibaikak antolatu du jardunaldia, eta Pasaiako badian jokatuko dute. Hain zuzen,
KAE-2 ligako estropaden ostean izango da emakumeen jardunaldia. Aurretik arituko dira, beraz, Donostiarrako bigarren ontziko gizonak, 17:00etan; eta, igandean, Mutrikun izango dute jardunaldia, 11:30ean.