Prentsaurrekoa egin dute, udaletxean, Donostiako Ondare Historiko-Artistikoaren Aldeko Plataformakoek. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Guztiz kezkatuak jarraitzen dute Donostiako hainbat herritarrek, Arte Ederren eraikinaren etorkizunaz. Orain, Eusko Legebiltzarrak azalpenak eskatu dizkie Eneko Goia alkateari eta Saderi, eraikin horretaz; hala jakinarazi du Donostiako Ondare Historiko-Artistikoaren Aldeko Plataformak (Parkea Bizirik, Ancora, Ondare, altzako Historia Mintegia, Uliako Lore Baratzak). Deia egin omen die Jaurlaritzak hiriko ordezkariei, baina oraindik ez dakite noiz bilduko diren. “Ez dezagun ahaztu Eusko Jaurlaritzak orain bi urte monumentu izendatu zuela erakina, orain izendapen horri bizkarra eman nahi badio ere”, diote plataformako kideek. Azken albisteen arabera, Sadek, eraikinaren jabeak, Ramon Kortazarrek eurentzat 1914an egindako eraikina bota eta etxebizitzak egin nahi ditu bertan: “Kulturaren erakusgarri diren zenbait eraikin historiko desagertzen ari dira, eta, erremediorik jarri ezean, gehiago desagertzen joango dira”, diote herritarrek.
Argi daukate plataformako kideek: “Udalak eman diezaiola babes maila handiena eraikinari, B mailakoa, hori baita zutik mantentzea ziurtatuko duen bakarra”. Horrela, zinema areto zaharra berritu eta kultur erabilpena izatea nahi dute.
Hain justu,
argitaratu berri du IRUTXULOKO HITZAk ‘Atzera begira’ko erreportaje bat, eraikinaren historia eta egoera errepasatuz.