Donostiako Klasikoa dator Tourraren ondoren
Haimar Zubeldia txirrindulariaren azken lasterketa izango da
hemen ikusi ahal duzue.
Uztailaren 29an izango da Donostiako Klasikoaren 37. edizioa, Frantziako Tourra bukatu eta astebetera. Aurtengo edizioa berezia izango da, Haimar Zubeldia txirrindulari gipuzkoarraren azken lasterketa izango delako. 20 urtez profesionaletan aritu ondoren, erretiratu egingo dela iragarri zuen duela egun batzuk. Klasikoaren antolakuntzan omenaldi berezia eskainiko dio Bulebarreko podiumean.
Aurtengo ibilbidea iazkoaren antzekoa izango da. 231 kilometro izango ditu, eta zortzi mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Lehen mailako bi –Jaizkibel bi aldiz–, bigarren mailako lau –Arkale bi aldiz eta Murgil tontorra– eta hirugarren mailako bi –Meaga eta Alkiza–. Pasa den urtean bezala, Igeldoko Murgil tontorra izan daiteke erabakigarria.
Parte hartzeari dagokionez, Bauke Mollema iazko irabazlea Donostian izango da, Tourrean dabiltzan beste hainbat txirrindularirekin batera. Frantziako itzulia bukatzean iragarriko dute parte hartzaileen zerrenda.
37. Donostiako Klasikoaren profila