Bigarrenez egingo dute Roxy Fitness ekitaldia
Iazko arrakasta ikusita, aurten Roxy Fitness ekitaldia berriro egitea erabaki dute. Hala, biharko, iganderako, goiz osoko egitaraua prestatu dute Ondarreta hondartzan. Tour moduko bat da, eta hiru proba fisiko egin ahal izango dituzte bertaratzen direnek: korrika, yoga edo stand up paddle. Hori bai, es da beharrezkoa hiru kirolak menderatzea, bat, bi edo hiru egin daitezkeelako. Antolatzaileen helburua da 1.500 emakumek parte hartzea. Izena emateko aukera oraindik zabalik dago.
ROXY FITNESS DONOSTIA – UZTAILAK 23
- 9:00. Lasterketaren hasiera. 6 kilometro.
- 10:00-11:00. Yoga saioa.
- 11:30. Stand Up Paddle lasterketaren hasiera. 2 kilometro.