KAE-1 Ligako beste bi jardunaldi irabazi ditu Donostiarrak; Euskotren ligari ekin dio Arraun Lagunakek.
Donostiarrako patroi Ander Iriarte, asteburuan lortutako banderetako batekin. (Argazkia: Donostiarra)
Denetariko bizipenak izan dituzte asteburuan arraunlari donostiarrek. Olatu gainean darrai Donostiarrako gizonen lehen ontziak, eta,
Pedreñan jokoan ziren bi banderak etxeratu ditu. Igor Makazagaren taldea azkarrena izan da bi egunetan, eta, ondrioz, bi egunetako denbora batuketan ere bai.
Euskotren ligan estreinatu da Arraun Lagunak, eta bi geltoki izan ditu:
Santander eta
Pasaia. Laugarrena izan da bi egunetan, eta argi dute esperientzia hartzea dutela helburu nagusia.
Donostiarrako emakumeek ere izan zuten euren estropada, Gipuzkoako Traineru Ligan. Jardunaldi ez puntuagarria izan zen, Euskotren Ligako partaideak falta zirelako. Ehunenekoengatik geratu zen banderarik gabe Borja Menaren taldea, Hernaniren atzetik.
Euskadiko Txapelketa, Santiago egunean
Arraun Lagunaken taldea, entrenatzaileen hitzak entzuten. (Argazkia: Arraun Lagunak)
Getarian izan zen Gipuzkoako Traineru Txapelketa, duela bi aste. Brontzezko domina lortu zuten Donostiarrako gizonek, eta, emakumeetan, Arraun Lagunak eta Donostiarra bosgarren eta seigarren postuan geratu ziren.
Euskadiko Txapelketa jokatuko dute horiek guztiek, Gipuzkoatik eta Bizkaitik sailkatutako gainontzeko ontziekin batera. Berez emakumeetan, Gipuzkoako lehen bost taldeak sartu behar ziren, Bizkaiko hiruekin batera, baina Bizkaiko ontzi gehienek ezetza eman ostean, Donostiarra ere lehian izango da, Gipuzkoako seigarren sailkatua.
Lekeition izango da Euskadiko Traineru Txapelketa, uztailaren 25ean, asteartea, 12:00etan.
EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA
EMAKUMEAK:
1. TXANDA: Donostiarra, Arraun Lagunak, Hernani eta Orio
2. TXANDA: Hibaia, Pasai Donibane eta Deustu
GIZONAK:
1. TXANDA: Ondarrroa, San Juan, Zierbena eta Donostiarra.
2. TXANDA: Bermeo, Hondarribia, Kaiku eta Orio.