Dantza giroa zabaltzen ari da Broken Brothers Band egunotan
Zaila da besoak eta hankak ez mugitzea Broken Brothers Brass Band taldearen ondotik pasata. Mutil kuadrilla galantak osatzen du talde euskalduna, eta jazza Donostiako kaleetan zabaltzen ari dira egunotan, 52. Jazzaldian zehar.
Uztailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean deituak zituzten emanaldiak Parte Zaharrean barrena, eta ederki betetzen ari dira euren lana. Hiru irteera egiten dituzte egun bakoitzean (17:00etan, 18:45ean eta 21:15ean); Alderdi Ederretik hasi eta Bulebarra eta Parte Zaharra zeharkatuta.