275 pisu turistikoetatik araudia 45ek soilik betetzen dutela adierazi du Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak
Donostiako Parte Zaharra. (Argazkia: Malen Aldalur)
Donostiako Parte Zaharreko jendea oso kezkatuta dabil Udalak auzoan eskaintzen diren turistentzako pisuen arazoarekiko azaltzen ari den jarrerarengatik. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak zabaldu dituen datuen arabera, auzoan dauden 275 pisu turistikoetatik 45ek (%16) soilik betetzen dituzte araudiak markatzen dituen bi puntu nagusi: Eusko Jaurlaritzaren erregistroan izena emanda egon eta lehen pisu batean kokaturik egotea.
Legea kontutan hartuta, Parte Zaharrean egun eskaintzen diren pisuen %23a bakarrik ahalko litzateke erregularizatu, lehen pisuan kokaturik dauden bakarrak direlako. Hala ere, pisu turistikoek denontzako irisgarriak izateko baldintzak bete behar izanez gero, legediaren barruan igogailua daukaten pisuen %13a soilik egongo litzatekeela salatu dute elkartetik.
Egoera kezkagarri honen aurrean, Donostiako Udala mota honetako jarduera ilegalak pertsegitzeko konpromezua betetzen ari ez dela adierazi dute auzokideek