Elkarretaratzea egin dute eguerdian. (Argazkia: @ppdonostiarra)
Udalak “irmotasunez” salatu du asteburuan Donostian gertatutako eraso sexista. Emakume batek salatu du gizonezko batek eraso egin diola Egia parkeko igogailuan. Azaldu dute emakumeari babesa eta elkartasuna adierazi nahi dietela eta gaineratu dute behar diren arreta eta laguntzarako udal baliabide guztiak emango zaizkiola.
“Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu”, azaldu dute. Gaineratu dute ezinbestekoa dela lanean jarraitzea, “gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde”.
Une honetan Ertzaintzaren ikerketak irekita jarraitzen du.