Axier Jaka, Txofre plazan. (Argazkia: I. Esnaola)
Sei urteren ondoren, Donostiako Udala utzi du Axier Jakak. Lehen lau urteetan udal gobernuko kide izan zen, eta azken biak oposizioan egin ditu EH Bilduren udal taldearekin.
IRUTXULOKO HITZAk Jaka elkarrizketatzeko aukera izan du, hartu duen erabakiaren arrazoiak ezagutzeko.
“Sekula ez dut bokaziorik izan zinegotzi bezala irauteko denboran”, dio Jakak. Aro bat itxi eta berri bat hasteko gogoa du. Esperientziarekin gustura dago, eta asko ikasi izanaren sentsazioa du. “Oso emankorrak izan dira sei urteak; pertsonalki eta politikoki”. Aurrerantzean, politikagintzan jarraituko du ezker abertzaleko eta Sortuko militante bezala.
Parte hartze zinegotzi bezala egindako lana, momentu on eta txarrak, egungo udal gobernuaz duen iritzia, udalaren erronkak, bere ordezkoa, … eta beste gaien inguruko galderen erantzunak irakurri ahal izango dira ostiraleko astekarian.